jueves, 20 de octubre de 2011

Lehen labegaraia

Gizarte saioetan erabiltzeko testu bat.
Europako siderurgia nagusiek Bizkaiko mea erruz eskatu zuten. Meatzeak ustiatzeko atzerriko kapitala ugari etorri zen, baina mea aterata irabazi handiak atzerritarrek bakarrik ez zituzten izan. Landetako lurjabe handiak meatzeen jabe oso diru gutxiren truk egin ziren. Garai batean Bizkaiko Foruek basoak nolanahi soiltzen eta mea gordina atzerrira esportatzen uzten ez bazuten ere (Foruek baliabide naturalak agortzeari kontra egiten zieten), Foruak deuseztu ondoren negozio bikainak egiteko aukera izan zuten.

Meagintzatik lortutako irabaziak burdingintzan, untzigintzan, industrian eta bankuetan inbertitu zituzten. XIX. Mendearen bukaerarako Bizkaian Euskal Herriko industri gizarteko aitzindari zen. Meagintza eta burdingintza izan ziren neurri handi batean garapen ikusgarri haren bultzatzaile nagusi.

Euskal Herriko industri garapenaren beste fokua Gipuzkoa izan zen, baina lortutako emaitzak apalagoak izan ziren. Gipuzkoan XIX. Mendearen erdialdetik mendearen bukaera arte fabrika-kopurua etengabe ugalduz joan zen, baina Bizkaian ez bezala, enpresak tamainaz ez ziren ikaragarriak. Gainera, Gipuzkoako industri kontsumora bideratu zen eta arlo asko hartu zituen: industria, ehungintza, papergintza, kimika, elikadura, metalgintza,… Fabrikak Gipuzkoako ibar guztietara zabaldu ziren eta industri garapeneko foku txikiak sortu ziren.

Industrializazioak XIX. Mendeko Hego Euska Herria errotik aldarazi zuen. Zalantzarik gabe, aberastasun-iturri izan zen eta azpiegitura-lan handiei ekin zieten. Trenbideak, portuak, errepideak eta abar egin ziren. Industrializazioari Ester, Euskal Herria munduko Herri garatuen mailara igo zen, baina bere eragin kaltegarriak ere izan zituen; Bizkaian batez ere, industri garapenerako egoera traumatikoa izan zelako. Euskal paisajea asko kaltetu zen labegaraiek basoetatik bertako zuhaitz-espeziek ia desagertarazi egin zituzten eta industriguneetan poluzio-maila jasaezin bihurtu zen.

Meagintzak eta industriak dirua eta boterea itxuragabe eman zizkieten gutxi batzuei, baina hori gehiengoren lanari Ester Portu zuten. Egunero 12 eta 14 ordu egiten zuten lan eta emakume zein umeek gizonen erdia kobratzen zuten. Bestetik, Bizkaiko biztanleak ez ziren aski bertako meagintzak eta burdingintzak sorteen zituen lanpostuak betetzeko. XIX. Mendek azken herenean, Espainiako bazter azkotatik jendeak Bizkaira emigratu zuen. Lanerako, bizitzeko eta osasunerako oro har oso egoera txarrean ibili ziren… Gaitera beste kultur eredu batzuetako lurraldeetatik etortzen zirelako, Bizkaiako gizarte-eta kultur egiturak hautsi egin ziren.

Euskal Historiaren 15 gertaera nagusi
GAIAK

No hay comentarios: